Euskadi Ta Askatasuna, Eusko Alkartasuna eta Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco-k, Euskal Herriak bizi duen egoera kontutan hartuz eta Espainiarekiko gatazkan aro berri bati ekiteko asmoz, honoko oinarrizko akordioa sinatzen dute: 1. Akordioaren sinatzaileek, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa bere baitan hartuko dituen instituzio egitura bakar eta subiranoa sortzeko urrats eraginkorrak gaurdanik emateko konpromezua hartzen dute. Helburu bera duten indar politiko eta sozial desberdinekin bat eginez, instituzio-egitura gailen horren sorrera bidean, gaur egungo zatiketa instituzionala eta estatuzkoak gainditzeko asmoa duen ekimen oro adostu, babestu eta bultzatuz. 2. Akordioaren sinatzaileek, Euskal Herriaren eraikuntza edota Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko indarrekin, oinarrizko eta gutxiengo beharren inguruan, unean uneko eta ikuspegi luzeagoko akordioak lortzeko eta dinamikak eragiteko konpromezua hartzen dute. 3. EA eta EAJ-PNVk, Espainiaren eraikuntza eta Euskal Herriaren deuseztapena helburu duten alderdiekin (PP eta PSOE) dituzten akordioak bertan behera uzteko konpromezua hartzen dute. 4. Euskadi Ta Askatasunak, bere aldetik, mugagabeko su-eten bati ekiteko konpromezua hartzen du (*). Su-etena orokorra eta mugagabea izanik ere, ETAren hornitze zereginak eta balizko enfrentamenduetan defenditzeko eskubidea bere horretan mantentzen dira.
Euskal Herrian,
1998ko Abuztuan Euzko Alderdi Jeltzalea Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)
Eusko Alkartasuna (EA) Euskadi Ta Askatasuna (ETA)
(*) Su-etenak jendartean bere mugagabetasuna agertuko badu ere, berorrek EA eta EAJ-PNVren aldetik hartutako konpromezuak egiaztatzeko lau hilabetetako lehen epe bat izango du, luzapena eta behin betirakotasuna konpromezu horien araberakoa izango delarik.
![]() |